'Robot dreams' filma botako dute gaurko saio originalean

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 12a, 16:30

Filmak DOG txakurraren istorioa kontatzen du, New York hiriko Manhattan auzoan bizi dena. Oscar sarietan animaziozko film onenaren hautagaitza lortu zuen Pablo Bergerren filmak, eta aipatutako kategoriako Goya saria ere eskuratu zuen. 

Pablo Berger bilbotarrak zuzendutako Robot Dreams animazio filma eskainiko dute gaur Modelon, saio originalaren barruan. 19:30ean hasiko da, ohi bezala. 

Filmak DOG txakurraren istorioa kontatzen du, New York hiriko Manhattan auzoan bizi dena. Egun batean bere laguna bihurtuko den robota eraikitzea erabakiko du, eta lagunik onenak bihurtuko dira, ROBOT hondartzan agurtzea tokatzen zaion arte. Orain dela bi egun banatu zituzten Oscar sarietan, Bergerren filma hautagai izan zen animaziozko film onena irabazteko, nahiz eta azkenean garaikurra The Boy and the Heron filmak lortu zuen. Goya sarietan aipatutako kategoriako saria jaso zuen, baita egokitutako gidoi onenarena ere.