'Amalur' domukentala eskainiko du Arkamurkak bihar

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 13a, 10:00
'Amalur' dokumentala. (Utzitakoa)

19:00etan izango da emanaldia, Modelon. "Irudia eta musika erabilita eta hitzik esan gabe", ikusentzunezkoak galdera nagusi bat egiten dio ikusleari: Nora goaz?. Antolatzaileek azaldu dutenez, dokumentala eta gero solasaldia egingo dute leku berean

Arkamurka natur taldeak antolatuta, Amalur dokumentala botako dute bihar Modelon, 19:00etan hasita. "Irudia eta musika erabilita eta hitzik esan gabe", ikusentzunezkoak galdera nagusi bat egiten dio ikusleari: Nora goaz?. 

Gizakiaren historia luzea erakusten du dokumentalak, antzinatik hasi eta milioika pertsona bizi diren gaur eguneko hiriak erakutsi arte. Erakusten duena da zer egiten duen gizakiak, sozialki eta bakarka, elkarren arteko desberdintasunak handitzen eta planeta agortzen ari den garaietan, gaur egungo munduaz pentsarazten jarri nahi baitu dokumentalak ikuslea. Antolatzaileek azaldu dutenez, gero solasaldia egingo dute leku berean, eta herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte hitzordura.