Asteburu gazi-gozoa izan dute Eulen Nuuk taldeko kideek

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 13a, 12:00
Salegi txirrindularia, Aiztondoko proban. (Eulen Nuuk)

Larunbateko proban pelotoian mantentzea lortu zuten Eulen Nuukeko mutilek; igandean, aldiz, bi txirrindularik ez zuten proba amaitu, erori egin baitziren proban zehar. 

Askotariko emaitzak lortu dituzte Eulen Nuuk taldeko txirrindulariek asteburuan. Larunbatean Euskaldun lasterketa jokatu zuten taldeko zortzi txirrindularik, eta aurreneko postuetan jartzea lortu ez bazuten ere, pelotoian beren lekua aurkitu zuten.

Mateo eta Irisarrik matxurak izan zituzten lasterketan zehar, eta hori emaitza hobeak lortzeko eragozpena izan bazen ere, taldeak azpimarratu du txirrindulariek "jarrera egokia" mantendu zutela lehian zehar. 

Igandean, aldiz, Aiztondoko klasikoa jokatu zuen taldeak, eta bertan ondo kokatzea izan zuten helburu, Espainiako Kopara ondo iristeko. Otegi eta Aransolok, baina, zorte txarra izan zuten, erori egin baitziren proban zehar. Hurrengo hitzordua Extremaduran izango dute Eulen Nuukeko txirrindulariek.