Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 11:00

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta gaur goizean zehar eskatu beharko dute hitzordua herritarrek. 

Hilero bezala, Zarauzko bizilagunek martxoan ere izango dute odola emateko aukera. Gaurko jarri dute horretarako hitzordua anbulatorioan eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute. Gaur egin beharko dute hori, goizean zehar, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.