Gaur arratsaldean izango da 'Birzibilizazioa: erronkak, zangotrabak eta mundua konpontzeko motibazioak' hitzaldia

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 13a, 11:30
Fernando Valladares.

Fernando Valladaresek emango du ZarautzOn elkarteak antolatutako hitzaldia. Biologian doktorea da Valladares, eta besteak beste, CSICeko ikertzailea da Espainiako Natur Zientzien Museoan.

ZarautzOn elkarteak hainbat gairi buruzko hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du herritarrei, eta gaur arratsaldean Birzibilizazioa: erronkak, zangotrabak eta mundua konpontzeko motibazioak izeneko solasaldia eskainiko du Modelo aretoan, 19:30ean hasita.

Hitzaldia Fernando Valladaresek emango du. ZarautzOnek azaldu duenez, biologian doktorea da Valladares, "aldaketa globalean aditua den ekologoa da", eta CSICeko ikertzailea Espainiako Natur Zientzien Museoan.

Valladaresek "ikerketa ugari egin ditu biodibertsitatearen zereginari eta klima aldaketak eta giza jarduerak ekosisteman dituzten inpaktuei buruz", eta Zarauzko hitzaldian "funtsezko elementuak aztertuko ditu jakiteko nola aurre egin egungo klima aldaketak dakarren krisi sozioekonomiko, politiko eta ekologikoari; hau da, gizakiak aurre egin behar izan dion erronka handienari".