Zarautzen gertatutako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko eragileek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 14a, 10:04

Zarauzko Udalak ere adierazpen instituzionala argitaratu du biktimari "babes osoa" azaltzeko eta erasoaren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazteko.

Asteburuan Zarautzen izan zen eraso homofoboaren aurrean, Zarauzko Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du biktimari "babes osoa" azaltzeko eta erasoaren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazteko. Hala, Zarauzko Udalak, erakunde gisa, "argi eta garbi adierazten du ez duela inondik ere onartuko sexu askatasuna eta giza eskubideen aurkako urraketarik, eta bere esku dagoen guztia egiten jarraituko du jokabide hauek gure gizartetik desagerrarazteko", zehaztu du oharrean.

Gizarte arloko eragileek ere gertatutako erasoa salatu dute, eta biharko elkarretaratzea antolatu dute Zarauzko Morroxkak taldeak, Bilgune Feministak eta Ehgam elkarteak. 19:00etan izango da hitzordua udaletxe aurreko plazan, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte, Heteroarauari sua! lelopean.

 

Erlazionatuak