Arkamurkaren egoitza irekita egongo da ostegun iluntzetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 14a, 11:57
Arkamurkaren egoitza Santa Marina kaleko 2. zenbakian dago kokatuta.

Orain arte asteartetan izaten zen zabalik, baina aurrerantzean ostegunetan 20:00etatik 21:00etara bitartean egongo da irekita herritarrentzat.

Arkamurka natur taldeko zuzendaritzak jakinarazi du aurrerantzean osteguna izango dela herritarrei arreta emateko eguna, eta ez asteartea orain arte bezala. Beraz, gaurtik aurrera, ostegunetan 20:00etatik 21:00etara beti egongo da zuzendaritzako kideren bat elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea 2, 2.). Hala ere, bertaratu aurretik aurrez telefonoz deitzeko gomendatu dute, hurrengo zenbakira: 943-13 04 97. Nahi izanez gero, info@arkamurka.org helbidera ere idatzi daiteke.