Udaberriko saioa eskainiko du Musika Bandak larunbatean

Mireia Galarza 2024ko mar. 14a, 13:15

Larunbat iluntzean izango da, 19:00etan hasita, Merkatu Plazako lehen solairuan.

Ohi bezala, Udaberriko Kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak larunbat honetan Merkatu Plazako lehen solairuan. Iosu Isastik zuzentzen duen taldearen kontzertua 19:00etan hasiko da, eta bertan hainbat pieza eskainiko dituzte, hala nola Puenteareas, Reveriano Soutullo espainiarraren pasodoblea edo  Five minutes with Cole Porter, izen bereko musikari estatubatuarrarena.