Zarauzko abesbatza gazteen kontzertua izango da igandean

Mireia Galarza 2024ko mar. 15a, 09:00
Zarauzko abesbatza txikiak.

Musika Plazan izango da, eta Hamaika Euskara Kantu izena jarri diote ekitaldiari. Saio irekia izatea nahi dute eta bertaratzen direnek ere abestea nahi dute.

Igande honetan, Korrika Kulturalaren barruan, kontzertua eskainiko dute Txinpirin eta Zarazte abesbatzek; 13:00etan hasiko da emanaldia, Musika Plazan. Hamaika Euskara Kantu izena jarri diote ekitaldiari, eta irekia izango dela azaldu dute antolatzaileek. «Gerturatzen diren guztiekin abestu nahi dugu, beraz, herritar guztiak gonbidatzen ditugu kontzertura», adierazi dute