Tren geltoki ondoko 25 aparkalekuak, larunbatetik erabilgarri

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 14a, 12:30
Lapurdi kalean, behin-behineko autobus geltokia. (Zarauzko Udala)

ETSk behin-behineko autobus geltoki gisa erabili du orain arte Lapurdi kaleko espazio jakin hori.

Zortzi hilabete eta gero, larunbat honetan jarriko dute martxan Zarautz eta Zumaia bitarteko tren zerbitzua. Tarte horretan, bidaiariek autobusez egin behar izan dute bidaia zati hori, eta behin-behineko tren geltokiaren inguruan hainbat aldaketa egin behar izan zituen Zarauzko Udalak. Tren zerbitzua bere onera itzulita, 25 aparkaleku berreskuratu dituzte orain Lapurdi kalean; orain artean, autobus geltoki modura erabili du ETSk.