'La extorsion' thrillerraren asteburua izango da Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 16a, 08:30

Martino Zaidelis zinegile argentinarraren azken lana emango dute astelehena bitarte; bost emanaldi eskainiko dituzte, guztira.

Hitchcock-en zantzuak dituen thriller argentinarra da La extorsion filma, gaurtik hasi eta astelhenera arte Modelo aretoko pantaila handian ikusteko abagunea izango dena. Martino Zaidelisen zuzendaritzapean, Guillermo Francellak lan magnetikoa egiten du ikuslea uneoro suspentsean mantenduz.

Istorioari dagokionean, esperientzi handiko pilotu komertzial batek bere herrialdeko inteligentzia-zerbitzuekin lan egin behar du, lanean egindako hutsegite larri batengatik zigorrik jaso ez dezan. Berehala murgilduko da azpijoko eta estortsioen azpimundu batean, eta horrek arriskuan jarriko du bere bizitza, eta oso garesti ordainduko du bertatik ihes egiteko.

Martxoak 16, larunbata
19:15. La extorsion
22:15. La extorsion

Martxoak 17, igandea
19:15. La extorsion

Martxoak 18, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La extorsion
19:30. La extorsion