Batzarretako bazkideekin topaketa egingo du Udaberrik

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 15a, 14:30
Bingo jokoan, Udaberrin. (Udaberri)

Astelehenean egingo dute ekitaldia, Udaberri Asteari hasiera emateko, 18:00etan hasita.

Udaberri Astea ospatuko dute datorren astean Udaberri Jubilatuen Elkarteko kideek, eta lehenengo egunean, astelehenean, martxoaren 18an, topaketa berezia antolatu dute aurreko urteetan batzarretan parte hartu duten bazkideekin. Ekitaldiak 18:00etatik 19:30era iraungo du.

Miguel Angel Agote batzordekide izan zenean egindako lanari esker, 1997az geroztik elkartea dinamizatu dutenen datu asko ditu egungo zuzendaritzak. Zerrendan agertzen diren pertsonekin zuzenean harremanetan jartzen ari badira ere, kezka dute haietakoren batekin harremanetan jarri gabe geratzea. Hori horrela, aurreko batzordetako kide izan ez arren, aipatu lagun horiek topatzen laguntzera animatu dituzte; horretarako, 630 42 02 98 telefonora dei daiteke (Mikel Agiirre Taberna).

Bide batez, argi utzi nahi izan dute egun Udaberri Jubilatuen Elkartea abian dela aurretik beste batzuek "denbora doan" eskaini dutelako "guztion interes eta dedikazioagatik".