Bertan behera utzi dute Garoako Libe Goitiaren errezitala

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 18a, 14:30

Antolatzaileek azaldu dute aurrerago antolatuko dutela errezitaldia, baina ez dute zehaztu noiz. 

Ostegun honetan ziren egitekoak Garoan Libe Goitia Artetxeren Fast Fatum poesia liburuaren errezitala, arratsaldeko 19:00etan hasita. Antolatzaileek, baina, bertan behera utzi dute hitzordua, eta beraz, ez da errezitaldirik izango ostegun arratsaldean Garoan.

Gaineratu dutenez, aurrerago antolatuko dute ekimena, baina ez dute aurreratu noiz.