ZOZKETA

'Lasala 10 urte' dantza ikuskizuna ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 15:30
Lasala konpainia. (Artxiboa)

Martxoaren 22an Modelo aretoan izango da ikuskizuna, eta Zarauzko Udalaren eskutik, atari honetako erabiltzaileek ostegunera arte edukiko dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko aukera.

Martxoaren 22an, ostirala, Lasala 10 urte  dantza ikuskizuna eskainiko du Lasala konpainiak, Modelo aretoan, 20:00etan hasita. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Ikuskizunean Lasala dantza konpainiaren piezarik adierazgarrienak gogoratuko dituzte ikusentzuleek, eta bertan "bidaia bat egingo dute konpainiaren hasieratik gaur egunera arte". Lasalak aitorpen ugari jaso ditu Euskal Herrian, Espainian eta konpainiaren proiektu koreografikoaren uhinak beste hainbat herrialdetara ere iritsi dira: Taiwan, Kanada…

Zozketan parte hartzeko epea ostegunean12:00etan bukatuko da, eta hemen eman daiteke izena.