Iñaki Arrillagaren margolanak ikusgai izango dira bihartik aurrera Arkamin

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 19a, 09:00
Iñaki Arrillaga Arkamiko erakusketan. (Arkami)

Bertan, oriotarrak azken urteetan egindako hainbat lan jarriko ditu ikusgai, abstrakzioa eta arrauna lotzen dituena. 18:30ean izango da irekiera. 

Iñaki Arrillaga sortzaile oriotarraren Pasioa eta afizioa erakusketa ikusgai izango da bihartik aurrera Arkami galerian. Bertan, oriotarrak azken urteetan egindako hainbat lan jarriko ditu ikusgai, abstrakzioa eta arrauna lotzen dituena: "Kolore biziak, hutsuneak, Malevich unitateak eta arrauna; esperientzia eta esperimentazioa erakusketa berean uztarturik". 18:30ean izango da irekiera, Kale Nagusiko 32. zenbakian. 

Arrillaga bera irekieran izango da bihar, beraz, artistarekin bere lanaren inguruan solasteko aukera izango dute bertara joaten direnek. Betidanik marrazketa eta artearekiko zaletasuna izan arren jubilatu ondoren heldu zion Arrillagak “afizio” honi bete-betean, duela 10 urte pasatxo. Azken urteetan ere hainbat erakusketa ireki ditu Arrillagak inguruko herrietan.