Zurrumurruen Aurkako Sarearen Zarauzko ekitaldia, osorik ikusgai

Oier Arregi 2024ko mar. 19a, 12:30

Ekitaldiaren helburua izan zen "bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzea eta estereotipoak desegitea kulturarteko ikuspegitik".

Otsailaren 16an egin zuten ZAS eguna Modelo aretoan, Zurrumurrruen Aurkako Sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatuta. Ekitaldiaren helburua izan zen "bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzea eta estereotipoak desegitea kulturarteko ikuspegitik".

Helburu horrekin, Jon Maiak garai bateko eta gaur egungo migrazioei buruzko solasaldia gidatu zuen hainbat parte hartzaileren laguntzarekin. Horretaz gain, Zarauzko Bertso Eskolak parte hartu zuen, eta Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz Quijerak Klownklusioak emanaldia aurkeztu zuen. Bideoan saioa osorik ikus daiteke.