23. Korrika

Zarauzko hogeita hamar eragiletik gorak eramango dute lekukoa gaur 23. Korrikan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 19a, 10:00
22. Korrika Zarauztik igarotzen.

Zarauztarrek oriotarrengandik jasoko dute lekukoa gaur gauean 00:43 aldean, N-634 errepidean, 14. kilometroan, eta euskararen aldarria herrian dabilela iritsiko dira Korrikaren aurtengo epizentrora. Han, Marije Zumetak eramango du lekukoa, herriko AEK-ren izenean. Zarauzko Hitzak ere eramango du lekukoa, portu inguruan.

Harro herri lelopean, gaur gauean iritsiko da 23. Korrika Zarautzera, Oriotik barna. 00:43 inguruan hartuko dute aurreneko lekukoa, eta hogeita hamar eragiletik gorak pasatuko dute hori eskuz esku, gero getariarrei emateko. Azkenean, hasierako ibilbideari eutsiko dio Korrikak, eta Getariara kostako N-634 errepidetik joango da.

Herrian barna dabiltzala iritsiko da aurtengo Korrika bere epizentrora, 1.396. kilometrora. Zehazki esanda, Gipuzkoa kaletik Zelai Ondora joateko Zelai azpibidea igaro eta hortxe bertan izango da ibilbidearen erdia, eta Marije Zumetak eramango du lekukoa AEK-ren izenean. 

Zarauzko Hitzak ere eramango du euskararen aldeko aldarria. Portu inguruan jasoko du lekukoa Antonianokoen eskutik, eta Zarautz Abesbatzari pasatuko dio.

Honakoa da Zarauzko ibilbide zehatza eta kilometroa eramango duten eragileen zerrenda:

  • 00:43. N-634, 14. kilometroa, herradura bihurgunea pasatu ondoren. Aiako Udala.
  • 00:45. N-634, 15. kilometroa, etxearen parean (stop seinalea). Badok Hamahiru + Zarauzko Ernai.
  • 00:48. N-634, 15. kilometroa, baratzeetan sartzeko sarreran. Ameztoi Anaiak.
  • 00:51. N-634, 16. kilometroa, autobide zubi aurreko bidegurutzean. Salbatore Mitxelena Ikastolako langileak.
  • 00:53. N-634, 16. kilometroa, oroigarri plakan (zubia pasatuta). Salbatore Mitxelena Ikastolako gurasoak.
  • 00: 56. N-634, 17. kilometroa, Etxe handian (17. kilometroaren kartela). Arazi.
  • 00:59. N-634, 17. kilometroa, Villa Izarra zegoen tokian (etxe berrietan). EH Bildu.
  • 01:01. Nafarroa kalea, 54, Donostiarako bus geltokia. Urola Kostako Udal Elkartea.
  • 01:04. Nafarroa kalea, 32, biribilgunea hastean. Arrano + Susa.
  • 01:06. N-634, 18. kilometroa, Nafarroa, 11. Salbideko auzo elkartea + Santa Marina.
  • 01:09. Kale Nagusia, 5, Eguzki-lore parean. Orokieta Herri Eskola eta Lizardi Institutua.
  • 01:12. Kale Nagusia-Gipuzkoa kalea, 26, Gaes parean. La Salle.
  • 01:17. Zelai Azpibidea Aldea, 1, Iberdrolaren parean. Zirika euskara elkartea + Sorginmuño + Zarakatun + omendua: Marije Zumeta.
  • 01:20. Itaisoro kalea, 20. EAJ +Iñurritza jubilatu eta pentsiodunen elkartea.
  • 01:22. Zuberoa kalea, 2, Gurmendi bidegurutzea. Skapa.
  • 01:25. Urdaneta kalea, 4, Guria taberna parean. Urola Kostako LAB + Jalgi.
  • 01:27. Bizkaia kalea, 7, Distira parean. Zarauzko Surf Elkartea + Ekolio.
  • 01:30. N-634, 19. kilometroa, Ur Bare hotelera iritsi baino lehen. Antoniano.
  • 01:33. N-634, 19. kilometroa, portuan. Zarauzko Hitza + Zarautz Abesbatza.
  • 01:35. N-634, 19. kilometroa, lehenengo tunela pasatu eta miradorean. Game erauntsia.
  • 01:38. N-634, 19. kilometroa, noranzko aldaketa pasatu eta gero. Pagoeta mendizale elkartea eta Gurutxurtu.
  • N-634, 20. kilometroa, bigarren tunelean. Montetxio.
  • N-634, 20. kilometroa, bigarren tunela eta kurbaren hasieran. Oteiza lizeoa.
  • N-634, 20. kilometroa, aparkalekua pasata. Sare eta Etxerat.
  • N-634, 20. kilometroa, rektaren hasieran. Zarauzko Udala.