ZOZKETA

Errigorako saskiek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 17:00
Irabazleak, saskiak eskuan dituztela. (Mikel Azkue)

Hainbat herritarrek hartu dute parte zozketan, eta horien guztien artean Leire Zubizarreta eta Ainhoa Lazkano izan dira irabazleak.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Zarauzko Hitza Gukak Errigoraren bi saski zozkatu ditu atariko erabiltzaileen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek ostegunera arte izan zuten horretarako aukera. Hainbat herritarrek hartu dute parte bertan, eta horien guztien artean Leire Zubizarreta eta Ainhoa Lazkano izan dira irabazleak.