23. Korrika

Herriko eragileek harro eraman dute

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 11:45

AEK-k Korrikaren lekukoa eskuetan eramateko ohorea izan zuten ordezkari guztien argazkiak jaso ditu furgonetatik.

Baionara bidean da Korrika ibilbidearen erdian gaindituta. Etzi irakurriko dute lekukoaren barruan doan mezua eta gauean Zarauztik pasatzean harro altxatu dute herriko orotariko elkarte, erakunde edota alderdiek. 30etik gora izan dira, orotara.

Argazkiak: AEK/Korrika