Aste Santuko eskaintza bereziaren berri eman du gaztelekuak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 20a, 15:30
Haize-Orratz gaztelekuko sarrera. (utzitakoa)

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte apirilaren 2tik 7ra egiteko eta batzuetan aurrez eman beharko dute izena interesdunek.

Herriko gazteek egunero izango dute zer egina Aste Santuko oporraldian Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik. Apirilaren 2tik 7ra antolatu ditu jarduerak nerabeei zuzendutako udal zerbitzuak eta horietako hainbat egiteko aldez aurretik eman beharko dute izena interesdunek, Gazte Informazio Bulegoan. Horretarako epea jada zabaldu dute eta martxoaren 24an, igandea, itxiko dute.

Gaztelekuak, zehaztu du, halaber, izen ematerik behar ez duten ekintzak doakoak izango direla eta besteak ordainpekoak. Honako hauek dira Gaztelekuak, egunez egun, antolatu dituen ekintzak eta prezioak:

  • Apirilak 2, asteartea. Irteera Hontza Extrem abentura parkera (6 euro).
  • Apirilak 3, asteazkena. Gaztetxef Haize-Orratz, Gaztelekuan.
  • Apirilaren 4tik 5era, ostegunetik eta ostiralera. Irteera Goizuetara bertan gaua pasatzeko (8 euro).
  • Apirilak 6, larunbata. Topagunea, Gaztelekuan.
  • Apirilak 7, igandea. Irteera Iruneko kartingera (4 euro).