Egin dute hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 21a, 14:00
Hauteskunde mahaietako arduradunak bizkarrez, maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeetan. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Udaleko webgunean egin dezakete kontsulta herritarrek hauteslekuren bateko mahaian egotea egokitu zaien jakiteko.

Gaur goizean egin dute datorren apirilaren 21eko Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeetarako mahaien zozketa. Programa informatiko bidez, Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean ausazko zozketa egin ondoren, hautesleku bakoitzeko mahaiak osatuko dituzten pertsonak zehaztu dituzte.

Herritarrek kontsultatu dezakete mahaietako kide izatea egokitu zaien ala ez honako Zarauzko Udaleko webgunean, norbere NAN zenbakia sartuta.