Adinekoen inguruko filmen hirugarren eta azken saioa izango da gaur Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 22a, 11:00
'Space Cowboys' filma. (Rakuten TV)

18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa hirugarren adinekoen zinemaren inguruko hirugarren eta azken saioa izango da. 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da. 

Ekimeneko antolatzaileek azaldu dutenez, "hirugarren adinekoek rol garrantzitsua duten filmen zerrenda luzea da oso". Batzuk erretiroaren aferari heltzen diote, beste batzuk familikideen arteko harremanei, eta badira maitasuna lantzen duten beste batzuk ere. Photomuseumeko kideek Arrugas (2011), Space Cowboys (2000), Cocoon (1985),  Ned esnatzen (1998), Tomate berde fijituak (1991), Youth (2012) edota, Gran Torino (2008) filmak aipatu dituzte. Horien inguruan jardungo dute bihar.