'El clan de hierro' eta 'Kung Fu Panda 4' filmak emango dituzte asteburuan

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 23a, 09:00
'El clan de hierro' filma.

Hainbat emanaldi eskainiko dituzte Modelo aretoan gaurtik hasi eta asteartea bitartean.

80ko hamarkadaren hasieran borroka libre profesionalaren mundu lehiakorrean historia egin zuten Von Erich anaien bizitza du oinarri El clan de hierro filmak. Sean Durkin zine zuzendari gaztearen hirugarren lan luzea da honakoa, eta bertan, besteak beste, Zac Efron, Jeremy Allen White eta Harris Dickinson aktoreek hartzen dute parte.

Era berean, Kung Fu Panda animaziozko filmaren laugarren atala eskainiko dute, gaur eta bihar, familia guztiarentzat zuzendutako ordutegian.

Martxoak 23, larunbata
16:45. Kung Fu Panda 4
19:15. El clan de hierro
22:15. El clan de hierro

Martxoak 24, igandea
16:45. Kung Fu Panda 4
19:15. El clan de hierro

Martxoak 25, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El clan de hierro
19:30. El clan de hierro

Martxoak 26, asteartea
19:30. Saio originala: Arnasa betean (euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin)