Herriak 2030 Agendako jardueren abiapuntu

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 21a, 17:15

Ttanta eguna deitu duten topaketa egin dute Modelo aretoan tokiko politika jasangarriei buruzko esperientziak partekatzeko eta aztertu daitezkeen neurriak aztertzeko.

Tokiko politika jasangarriak izan dituzte hizpide goiz osoan Modelo aretoan. Ttanta eguna izenpean jardunaldi berezia egin dute Zarauzko Udalak antolatuta eta parte hartzaileek aukera izan dute esperientziak partekatzeko eta udaletatik hartu daitezkeen neurriak aztertzeko 2030 Agendan zehaztutako helburuak betetzeko.

Hala, hitzaldiak eta mahai inguruak egin dituzte eta parte hartzaileen artean Zarauzko Udaleko ordezkariak ez ezik, kanpokotik etorritakoak izan dira. Besteak beste, Adam Tomas i Roiget, Ampostako (Tarragona, Herrialde Katalanak) alkatea eta Gloria Gonzalo Urtasun Soriako (Espainia) Berdintasun eta Berrikuntzen zinegotzia. Haiekin batera, Felipe Ochoa Mogrovejo, Cuencako (Ecuador) Nazioarteko Harreman eta Lankidetzaren zuzendari nagusiak ere egin du bere ekarpena streaming bidez.

Horiez gain, hainbat euskal erakundetako adituak eta ikerlariak izan dira hizlarien artean, baita Carlos Mataix Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko zuzendaria ere.

Argazkiak: Zarauzko Udala