Udane Juaristik horma irudia margotuko du Udaberriko tabernan

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 24a, 09:00
Udane Juaristi, 'Biba Zuek' saioan. (ETB)

Udaberrikoek azaldu dutenez, "orain dela hilabete batzuk" proposatu zioten aukera udalari, eta baiezkoa jaso ondoren jarri ziren kontaktuan azkoitiarrarekin.  

Udaberri astea "ederki" ospatu ostean, beraien bulegoa bi astez itxita egongo dela jakinarazi dute Udaberri elkarteko kideek, martxoaren 25etik apirilaren 7ra, hain zuzen.

Bulegoa itxita edukitzeak, ordea, ez du esan nahi elkartekoak geldirik egongo direnik. Tarte horretan, Udane Juaristi artista azkoitiarrak elkartearen tabernan mural handi bat margotuko baitu. Udaberrikoek azaldu dutenez, "orain dela hilabete batzuk" proposatu zioten aukera hori udalari, eta baiezkoa jaso ondoren jarri ziren kontaktuan azkoitiarrarekin.  

Oporretatik bueltan, dantza talde berri bat ere jarriko du martxan Udaberrik. Astelehenetan izango da saioa, 12:00etatik 13:00etara, eta oraindik lekuak soberan daudela gehitu dute elkarteko kideek. Izena eman nahi dutenak apirilaren 8tik aurrera egin beharko dute, Udaberrin bertan.