Ekintzaile Gazteen Azoka egingo dute arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 23a, 11:00

17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Munoa plazako karpan. Eskualdeko gazte ekintzaileei eta sortzaileei beren proposamenak aurkeztuko dituzte bertan.

Ekintzaile Gazteen Azoka egingo dute gaur arratsaldean, Munoa plazan atonduta dagoen karpan. Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak plaza eskainiko die herriko eta eskualdeko gazte ekintzaileei eta sortzaileei beren lanak eta proposamenak jendaurrean aurkezteko, eta, hala, 16 eta 35 urte bitarteko gazteek beraien erakusleiho izango dute azoka honetan.

Egitasmoa 17:00etan zabalduko dute, eta 21:00ak arte egongo da zabalik. Denbora tarte horretan, ekintzaileen postuak egoteaz gain, hainbat ekitaldiz gozatzeko parada ere izango dute bertaratzen direnek: 18:00etatik 18:50era, herri kirol erakustaldia; 19:30etik 20:00etara, Bongo taldearen emanaldia; eta 20:00etatik 21:00etara, azkenik, desfilea.