Zarauzko bi dantza eskolak hartuko dute parte Munoa Dantzan

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 23a, 16:30
Munoa Dantzan. (Aritz Mutiozabal)

Bihar izango da urteroko jaialdia. Eguerdian, BZ Dantza Eskola ariko da, eta arratsaldean, berriz, Marisa eta Yoana Merino Dantza Eskola.

Urtero bezala, Munoa Dantzan izeneko egitasmoa egingo dute Aste Santu bezperan. Dantza jaialdia igande honetan izango da, eta bertan Zarauzko dantza eskolek hartzen dute parte, haien koreografiak oholtza gainean erakutsiz.

Munoa plazan atondutako karpa barrua agertoki bihurtuta, bi talde ariko dira aurten: 12:30ean, BZ Dantza Eskola eta 17:00etan, Marisa eta Yoana Merino Dantza Eskola.