Planetaren Ordua ekimenerakin bat egitera deitu du udalak aurtengoan ere

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 23a, 13:00
Adena WWF GKE ekologistak egindako ekimen bat. (Zarauzko Udala)

Eraikin publiko guztietako argiak itzaliko dituzte gaur gauean, ordu betez, "klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko" eta gauza bera egitera animatu dituzte herritarrak.

Zarauzko Udalak Adena WWF (World Wide Fund for Nature)  Gobernuz Kanpoko Erakude ekologistak 2007an abiatu zuen Planetaren Ordua ekimenarekin bat egin du, beste behin. Hala, jakinarazi du Santa Maria la Real parrokiako, San Frantzisko elizako, Udaletxeko, Torre Luzeko, Sanz Eneako eta Villa Mundako eraikinetako argiak itzaliko dituela gaur 20:30etik 21:30era. Herritarrei ere egin die parte hartzeko deia, eta aipatu ordu tartean etxeetako argiak eta etxetresna elektrikoak itzaltzera animatu ditu. Era berean, zalantzarik izanez gero edo gehiago jakin nahi badute www.horadelplaneta.wwf.es webgunera jo dezaketela zehaztu die.

Gloria Vazquezek ingurumen zinegotziak gogoratu duenez, gaurkoa "klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko mundu mailako itzalaldia da". Halaber, nabarmendu du ordubetekoa soilik izatea hutsala irudi dezakeen arren, "mundu osoko milioika etxe eta eraikinetan elektrizitatea erabili gabeko orduek eragin handia" dutela.