Leizek 'Gure Bazterrak' abestiaren bertsioa argitaratu du

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 24a, 14:30

Mikel Laboaren abesti mitikoaren egokitzapen rockeroa egin du,  taldearen 40. urteurrena ospatze aldera.

Leize musika taldeak Gure Bazterrak aurrerapen kantu berria argitaratu du, bideoklip eta guzti. Rockero zarauztar-zestoarren abestiak hainbat berezitasun ditu: alde batetik, euskara hutsean grabatu dute, taldeak betidanik gaztelaniaz jardun duenean ; eta bestetik, abestia Mikel Laboaren Gure Bazterrak mitikoaren bertsio askea da.

Noise estudioan grabatu dute Oihan Lizasoren gidaritzapean, eta bideoklipaz Mikel Lasa arduratu da. Silglea dator taldearen 40. urteurrenaren harira, eta Maldito Records zigiluaren babesean argitaratu dute.