Plaieroetako finalerdiak, zehaztuta

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 24a, 16:45

Hondartzako Futbol Txapelketako 12. jardunaldia jokatu dute gaur goizean, 09:30etik aurrera. Oraingo honetan, neskek triangularreko azken partidak izan dituzte jokoan, eta mutilek, berriz, kopako zein ligako final-laurdenetako kanporaketak.

Plaieroetako azkenaurreko fasera iristeko norgehiagoka garrantzitsuak jokatu dituzte gaurkoan, eta taldeak serio demonio jaitsi dira hondartzara, zuten guztia ematera. Epaileak amaierako txistua jo arte, lagunak aurkari izan dira. Joko gogorra bezain borrokatu izan da nagusi hainbat joko eremutan; batzuetan golen diferentzia handia izan da, eta beste batzuetan parekatuagoa izan da lehia, zeinean penalti bidez zozkatu baitute jarraipena.

Gizonezkoen kasuan, kopan, Ulacia Bidaiak, Tivoli-Naparrak, Talai-Mendi Kanpina eta Izar Optika taldeak sailkatu dira finalerdietara; azkeneko biak penaldietan egin dute aurrera. Hala, hurrengo kanporaketan, Izar eta Tivoli-Naparrak ariko dira nor baino nor, batetik, eta Ulacia eta Talai-Mendi, bestetik.

Gizonezkoen ligan, berriz, Kosta Hortz Klinika, Asti Pinturak, Telesforo Erretegia eta Balearri-Astillero sailkatu dira finalerdietarako; eta gurutzaketak honela geratu dira: Kosta eta Astiren artean, eta Telesforo eta Balearri-Astilleroren artean.

Emakumeei dagokionez, fase triangularraren azken partidak jokatu dituzte gaurkoan, eta azken emaitzak kontuan izanda, zehaztuko dituzte ondorengo kanporaketako neurketak.

Senior mutilak kopa
1. Garcia Edari Banaketak - Izar Optika 1-1 (penaltietan, Izar Optika aurrera)
2. Otamendi Taberna - Ulacia Bidaiak 1-2
3. Tivoli-Naparrak - S.F. Txanela 4-0
4. Talai-Mendi Kanpina - Latz Taberna 3-3 (penaltietan, Talai-Mendi aurrera)

Senior neskak triangularra 1
5. Orbela Taberna-Emakume Surflari - Lukas Ardotegia 3-2

Senior neskak triangularra 2
6. Talai-Mendi Kanpina - Kirkilla-Enea Jatetxea 1-1

Senior neskak triangularra 3
7. Itxas-Lur Taberna - Mayflower 2-0

Senior mutilak liga
8. Celso Castro - Kosta Hortz Klinika 1-4
9. Telesforo Erretegia - Euskalduna Taberna 2-1
10. Arrano Taberna - Balearri-Astillero 0-4
11. Asti Pinturak - Kirkilla-Enea Jatetxea 4-2