Auto batek istripua izan du Meagan eta itxita dago GI-2633 errepidea

Andrea Zipitria 2024ko mar. 26a, 12:57

11:15ak aldera gertatu da istripua, GI-2633 errepidean, Meaga parean. Galtzadatik atera da auto bat, eta irauli egin da. Bi zauritu daudela jakinarazi du Segurasun sailak. Errepideak itxita jarraituko du autoa lekutik atera bitartean.

Errepide istripu gertatu da gaur goizeko 11:15 aldera, GI-2633 errepidean, Meaga parean. Auto batek kontrola galdu, galtzadatik atera eta irauli egin da. Segurtasun sailak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, bi zauritu izan dira istripuaren ondorioz, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute bi pertsona horiek autotik ateratzera. Donostia ospitalera eraman dituzte biak.

Momentu honetan errepideak itxita jarraitzen du. Garabiak autoa lekutik atera bitartean mantenduko da itxita, bi noranzkoetan, GI-2633 errepidea.