Hiribusaren ordutegiak eta ibilbideak moldatu dituzte Aste Santuko jai egunetarako

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 27a, 10:00
Zarauzko hiribusa. (Zarauzko Udala)

Bihartik aurrera 1 Linea eta Linea Mistoa soilik izango dira martxan, eta bigarrena udako ordutegiarekin. Oporraldian "ahalik eta zerbitzu onena ematea" da helburua, udalak adierazi duenez.

Zarauzko Udalak jakinarazi du zerbitzu berezia eskainiko duela Hiribusak bihartik apirilaren 1era bitartean; izan ere, ordutegiak eta ibilbideak moldatu dituzte, Aste Santuko jai egunetara egokitzeko eta erabiltzaileei "ahalik eta zerbitzu onena emateko". Hala, 1 Lineak eta Linea Mistoak soilik emango dute zerbitzua, eta bigarrena udako ordutegiarekin egingo du.

Autobus geralekuetako markesinetan jarri dituzte ikusgai datozen egunetarako zerbitzu bereziaren ordutegiak, baina honako lotura hauetan ere ikusgai daude: