Gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko dute Urola Kosta osoan Garagardo Azoka dela eta

Ihintza Elustondo - Andrea Zipitria 2024ko mar. 27a, 12:30
Lurraldebusek emango du autobusen zerbitzua.

Gaur hasiko den Garagardo Azoka dela eta indartu dute zerbitzua gauez, Urola Kosta osoko herritarrei ordu txikietan joan etorriak egiteko aukera eskaintzeko.

Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak ezarriko dituzte datozen egunetan Urola Kosta osoan. Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunean, ostiralean eta larunbatean –martxoaren 28an, 29an eta 30ean– izango dira autobus bereziak, gauez. Azkoititik 00:00etan, 02:00etan eta 04:00retan abiatuko dira autobusak, eta Zarauztik, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan itzuliko dira. Tartean, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabal ere zeharkatuko dituzte autobusek, herri horietako bizilagunak hartzeko eta uzteko.

Halaber, kostako herrietatik Zarautzera joan-etorriak egiteko autobus zerbitzu berezia izango da. Autobus bereziak Zumaia, Getaria eta Orio elkartuko ditu. Kasu honetan, gaur eta bihar eskainiko dituzte.

Beheko irudian ikus daiteke autobusek zer ordutan egingo dituzten geldialdiak herri bakoitzean: