Accidente, Nightwatchers eta Agobio taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur Hiruputzun

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 28a, 11:15
Madrilgo Accidente musika taldea. (Bandcamp)

Zaratazarautz kolektiboak antolatu du emanaldia urtebetetzea ospatzeko. Tolosatik (Okzitania), Madrildik eta Kanarietatik etorriko dira hiru musika taldeak.

Zaratazarautz kolektiboak urtea beteko du Hiruputzu gaztetxean musika emanaldiak antolatzen hasi zenetik, eta, hori ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du gaur iluntzerako. Hala, hiru kontzertu eta "pintxada" izango dira 20:00etatik aurrera.

Tolosatik (Okzitania, Frantzia) etorrtitako Nightwatchers, Madrilgo Accidente eta Kanarietako Agobio izango dira oholtza gainera igoko diren hiru taldeak. Lehenego biek, gainera, elkarrekin plazaratu dute diskoa aurkeztuko dute: Accidente / Nightwatchers Split.