Aberri Egunaren harira herrian antolatu dituzten ekintzen berri eman du EAJk

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 29a, 14:00
Ikurrina herriko etxebizitza bateko balkoian zintzilik, Aberri Egun batean. (Zarauzko Hitza)

Etzi, Pazko Igandean, egingo ditzute ospakuzinak eta etxeetako balkoietan ikurrina zintzilikatzera animatu ditzute herritarrak.

Zarauzko Eusko Alderdi Jeltzaleak etziko Aberri Egunaren harira herrian antolatu dituen ekintzen berri eman du. Hala, 12:00etan hitzartu ditu herritarrak Santa Maria La Real parrokian, bertan egingo duten Meza Nagusian elkartzeko. Zehaztu duenez, hildako EAJko Zarauzko alderdikideak gogoratuko ditzute elizkizunean.

Horren ondoren, Batzokian hamaiketakoa eskainiko dutela ere azaldu dute. Alderdikideentzat izango da, baina gerturatzen den orok izango du parte hartzeko aukera. 13:30 aldean, berriz, Gora ta Gora Euskadi abestuko dute bertaratu guztiek batera ikurrinaren aurrean.

Ikurrinari lotuta, hain justu, "Eusko Aberriaren ikur nagusi dena" etxeetako balkoietan jartzeko deia egin dute, "euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko".