EH Bilduk herrian duen egoitza lekualdatu du

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 29a, 12:30
Zarauzko EH Bilduren egoitza berria. (Jabi Gonzalez Toston)

Santa Marina kalekoa utzi eta Siz informatika akademia zegoen lokalean jarri dute. Bizkaia eta Urdaneta kaleek bat egiten duten biribilgunearen parean, hain zuzen ere.

EH Bilduk egoitza berria du Zarautzen. Koalizio abertzaleak aste honetan bertan utzi du Santa Marina kalean zuen bulegoa Bizkaia eta Urdaneta kaleek bat egiten duten biribilgunearen parera mugitzeko. Zehazki, Siz informatika akademia zegoen lokalean jarri du bilgune berria eta jada zabaldu ditu ateak.

Koalizio abertzaleak sare sozialetan adierazi duenez "Ilusioa, esperantza eta lanerako gogoarekin" daude, eta, inaugurazio ekitaldia egiteko asmoa dute. Dena den, oraindik ez dute horretarako datarik zehaztu, egokia izango den egunaren bila ari direlako oraindik.