Bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da bihar merkatu plazan

Andrea Zipitria 2024ko mar. 30a, 11:30
Bigarren eskuko liburu eta disko azoka.

Merkatu plazan egingo da bigarren eskuko liburu eta disko azoka, goizez, 10:00etatik 14:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da bihar egun osoan zehar merkatu plazan. 10:00etan irekiko ditu ateak eta goizez, 14:30ak arte egongo da zabalik. Arratsaldean ere izango da bertaratzeko aukera, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du azoka, eta udalaren babesa izan du. Bertatik azaldu dutenez, aipatu elkarteak lan sozial handia egiten du "bazterketa arriskuan dauden pertsonei laguntzeko", eta aldi berean, bigarren bizitza bat ematen die egoera onean dauden liburu eta CDei. Horregatik guztiagatik, udaleko Ingurumen sailak azokara hurbiltzeko gonbita egin die herritarrei,