Inguruko orkidea basatiak ezagutzeko bi irteera antolatu ditu Arkamurkak

Andrea Zipitria 2024ko api. 1a, 10:30
Orkidea bat.

Hilaren 6an eta 7an egingo dituzte bi irteerak. Bi kasuetan, 09:30ean elkartuko dira Lege Zaharren enparantzan. Saioak gidatuko ditu Juantxo Unzuetak.

Datorren astebururako, inguruko orkideak ezagutzeko bi bisita antolatu ditu Arkamurka natur elkarteak. Hilaren 6an eta 7an izango dira hurrenez hurren, eta bi kasuetan Lege Zaharren enparantzatik abiatuko dituzte txangoak, 09:30ean.

Juantxo Unzuetak gidatuko ditu saioak, eta elkartetik aditzera eman dutenez, goiz bueltak izango dira. Hala, "oso familia anitza osatzen duten, eta bizi ziklo konplexu eta forma zein eraldaketa askotariko loreak" ezagutzeko aukera eskainiko da.