Udan Arranopola egitasmoan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Intza Trula 2024ko api. 1a, 09:24
Pig & Kiss taldeak Arranopola egitasmoaren barruan emandako kontzertua, 2022an. (Juan Luis Romatet)

Zarauzko musika taldeek, bakarlariek zein bestelako taldeek hartu ahal izango dute parte udako zuzeneko emanaldietan. Kontzertuak uztaileko zein abuztuko ostegunetan izango dira, Musika Plazan. 

Arranopola kultur elkarteak uda garairako antolatutako zuzeneko musika emanaldietan parte hartzeko dei egin die herritarrei. Hain justu, Arranopola egitasmoaren barruan Zarauzko bakarlariek, musika taldeek zein bestelako taldeek zuzenekoak eskaintzeko aukera izango dute uztailean eta abuztuan zehar. Ostegunetan izango dira emanaldiak, Musika Plazan.

Hala, parte hartzeko interesa duten guztiak Arranopola kultur elkartearekin jar daitezke harremanetan arranopolazarautz.@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.