Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak bertso jaialdia antolatu du apirilaren 19rako

Intza Trula 2024ko api. 4a, 11:00
Mikrofonoa.

Modelo aretoan izango da jaialdia, 19:00etan hasita. Maialen Akizu, Sustrai Colina, Uxue Alkorta, Onintza Enbeita, Eli Zaldua eta Miren Artetxe bertsolariek jardungo dute kantuan; gai jartzaile lanak, berriz, Aner Euzkitzek egingo ditu.

Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak bertso jaialdia antolatu du datorren apirilaren 19rako, ostirala. Saioa 19:00etan hasiko da, Modelo aretoan, eta bertan izango dira kantuan Maialen Akizu, Sustrai Colina, Uxue Alkorta, Onintza Enbeita, Eli Zaldua eta Miren Artetxe bertsolariak. Aner Euzkitzek hartuko du gai jartzaile lanak egiteko ardura.

Hala, bertso jaialdira joateko interesa dutenek honako lotura honetan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Horrez gainera, leihatila irekita dagoenean bertan ere erosi ahal izango dira, sarrerak agortu bitartean.