Jakinarazi dituzte igeriketa ikastaroetako bigarren zozketaren emaitzak

Intza Trula 2024ko api. 3a, 12:30
Artxiboko irudian igeriketako txapelak.

Hirugarren hiruhileko igeriketa ikastaroak datorren astelehenean, apirilaren 8an, hasiko dira. Ikastaroetan parte hartzeko bigarren zozketaren emaitzak jakinarazi ditu Zarauzko Udalak.

Aritzbatalde kiroldegian eskainiko diren igeriketa ikastaroetako bigarren zozketaren emaitzak argitaratu ditu Zarauzko Udalak. Izan ere, martxoan zehar izan zuten haurrek zein helduek hirugarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko aukera, eta behin zozketa eginda, ikusgai dituzte bi zerrendak. Hain justu, apirilaren 8an, astelehenez, hasiko dira haurren zein helduen hirugarren hiruhilekoko ikastaroak.

Hori horrela, honakoak dira haurren zein helduen ikastaroetako zozketen emaitzak: