'Txori kantazale' emanaldia eskainiko dute datorren astean Modelo aretoan

Intza Trula 2024ko api. 4a, 09:00
Alex Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaiza.

Pianorako piezak eta azalpen literarioak uztartzen dituTxori kantazale lanak, Alex Gurrutxaga idazleak eta Joana Otxoa de Alaiza musikariak ondutako proiektuak. Apirilaren 12an, ostirala, 20:00etan hasiko da emankizuna.

Txori kantazale Xabier Leteren ildoa oinarri duen emanaldia eskainiko dute Alex Gurrutxaga idazleak eta Joana Otxoa de Alaiza musikariak apirilaren 12an, ostirala, 20:00etan, Modelo aretoan. 2020an Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuten idazleak eta musikariak, eta horri esker, 2022an Txori kantazale disko-liburua kaleratu zuten. Leteren obran murgiltzeko gonbita egiten duten pianorako piezak eta azalpen literarioak uztartzen ditu lanak.

Hogei pieza ditu guztira diskoak, boltz multzotan banatuta: Leteren musika, haren belaunaldikideena, kantu tradizionala, musika klasikoa eta Otxoa de Alaizak berak sortutakoa. Apirilaren 12ko emanaldian Alex Gurrutxuga izango da errezitatzailea, Joana Otxoa de Alaizak jardungo du pianoan eta Joxan Goikoetxeak akordeoia joko du. 

Interesa dutenek sarrerak honako lotura honetan eros ditzakete.