Alaken taldeak dantzan jarriko du Musika Plaza igandean

Intza Trula 2024ko api. 3a, 17:15
Plaza dantzak, Musika Plazan. (Alaken)

Plaza dantzetan jarduteko aukera izango dute herritarrek igande honetan, 12:00etatik aurrera.

Apirilaren 7a hileko lehen igandea izanik, plaza dantzak egingo dituzte Musika Plazan, Alaken taldeak girotuta. Hain justu, 12:00etan hasiko da dantzaldia, eta taldeak askotariko piezak joko ditu oholtza gainean, herritarrek dantza dezaten.