Hamasei bikotek parte hartuko dute aurtengo Emakumeen Pala Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 5a, 10:00
Orain dela bi urte Frontoi Txikin jokatutako Emakumeen Pala Txapelketan parte hartu zuten bi bikote. (Utzitakoa)

Apirilaren 8an, astelehena, ekingo diote lehiari eta maiatzaren 17an izango dira finalak.

Astelehenean itxi zuten Emakumezkoen Pala Txapelketan izena emateko epea, eta "aurtengo txapelketari jarritako erronka lortuta", hamasei bikotek parte hartuko dute bertan, lau taldetan banatuta. Bederatzi bikote aritu ziren lehenengo edizioan.

Apirilaren 8an ekingo diote lehiari Urdanetako frontoian, eta partiduak astelehen eta asteazken arratsaldetan jokatuko dituzte. Dena ondo bidean, maiatzaren 17an, ostiralarekin, jokatuko dituzte finalak.