Emaitza aipagarririk ez Aste Santuko lasterketetan Eulen Nuuk taldearentzat

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 5a, 13:00
Taldeko txirrindulariak, Aiztondo Klasikoan. (Jira-bira cycling)

Hainbat txirrindulariren bajak nabaritu zituzten taldean. Bestetik, taldeak gaineratu du Artanoren lesioa bilakaera ona ari dela izaten, orain dela hamabost egun erori ostean.

Jira-Bira Eulen Nuuk taldeak ez ditu izugarrizko emaitzak lortu Aste Santuko oporretan jokatutako lasterketetan. Hain zuzen ere, Zornotzako Udaberri Klasikan parte hartu zuten taldeko hainbat txirrindularik, baina ez ziren ihesaldian sartu, eta ondorioz, pelotoian egin behar izan zuten aurrera. 

Hainbat txirrindulariren bajak nabaritu zituzten taldean: Min hartu zuen Xabier Aransolok Gorlan, Artano ere epe luzeko baja batean dago, eta beste bi gazte ere ez ziren lasterketan atera. Beraz, taldeko hamalau kirolaritatik 11 besterik ez ziren lehiatu. 

Mateo izan zen taldeko protagonista lasterketan, faboritoetatik gertu baitzegoen, baina ez zuen eman zezakeen guztia eskaini. Dena den, taldeak bere erregulartasuna azpimarratu nahi izan du. Bestetik, taldeak gaineratu du Artanoren lesioa bilakaera ona ari dela izaten, orain dela hamabost egun erori ostean. Aste honetan, Cuellar (Segovia, Espainia) herriko lasterketan ariko dira taldeko txirrindulariak.