Udane Juaristik amaitu du Udaberri tabernako horma irudia

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 7a, 11:30
Udane Juaristi Udaberri tabernan egindako horma irudiarekin (Xabier Txurruka)

Horma irudian Zarauzko hainbat leku garrantzitsu ikus daitezke, hala nola Musika Plazako kioskoa eta Andra Mari Zeruratzea parrokia eliza. 

Udaberri elkarteko kideek iragarri zuten opor aurretik Udane Juaristi artista azkoitiarrak horma irudia margotuko zuela beraien tabernan Aste Santuko oporretan zehar. Dagoeneko amaitu du lana azkoitiarrak, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bere sare sozialetan erakutsi duen argazkian ikus daitekeen bezala. 

Udaberrikoek azaldu dutenez, "orain dela hilabete batzuk" proposatu zioten aukera hori udalari, eta baiezkoa jaso ondoren jarri ziren kontaktuan azkoitiarrarekin.  Horma irudian Zarauzko hainbat leku garrantzitsu ikus daitezke, hala nola Musika Plazako kioskoa eta Andra Mari Zeruratzea parrokia eliza.