Hileko odol ateraldia egingo dute asteazken arratsaldean

Erredakzioa 2024ko api. 8a, 09:00

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta emaileek aurrez eskatu beharko dute hitzordua. 

Hilero bezala, Zarauzko bizilagunek apirilean ere izango dute odola emateko aukera. Asteazken honetarako jarri dute hitzordua anbulatorioan eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertaratzea 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.