Inguruko orkidea basatiak ezagutzeko aukera, Arkamurkaren eskutik

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 6a, 08:30
Orkidea bat.

Gaur eta bihar izango dira horiek, eta bi kasuetan Lege Zaharren enparantzatik abiatuko dituzte txangoak, 09:30ean. Saioak gidatuko ditu Juantxo Unzuetak.

Asteburu honetan egingo ditu Arkamurkak inguruko orkideak ezagutzeko bi bisitak. Gaur eta bihar izango dira horiek, eta bi kasuetan Lege Zaharren enparantzatik abiatuko dituzte txangoak, 09:30ean.

Juantxo Unzuetak gidatuko ditu saioak, eta elkartetik aditzera eman dutenez, goiz bueltak izango dira. Hala, "oso familia anitza osatzen duten, eta bizi ziklo konplexu eta forma zein eraldaketa askotariko loreak" ezagutzeko aukera eskainiko dute.