Aner Euzkitzek irabazi du 52. Osinalde Saria

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 8a, 10:30
Aner Euzkitze, 52. Osinalde Sariko finalean. (Bertsoa.eus)

Bigarrena Aitor Tatiegi izan zen, eta berak lortu zituen Publikoaren Saria eta Bertso Onenaren Saria.

Aner Peritz Euzkitzek irabazi du 52. Osinalde Saria. Ez da lehen aldia zarauztarrak sari horretan parte hartzen duena; izan ere, aurretik beste bi aldiz parte hartutakoa da, eta bi aldi horietan bigarren postua lortutakoa da Euzkitze. Larunbatean, aldiz, txapelarekin itzuli zen etxera.

Bigarrena Aitor Tatiegi izan zen, eta berak lortu zituen Publikoaren Saria eta Bertso Onenaren Saria. Hirugarren, aldiz, Eki Mateorena sailkatu zen; laugarren, Maddi Aiestaran; bosgarren Bittor Altube eta seigarren Aitor Ugarte. Denera, 18 bertsolarik parte hartu dute sarian, eta hiru kanporaketa jokatu dituzte Zaldibian, Aztirian eta Ordizian. 

(ARGAZKIAK: Bertsoa.eus)