Ostiralera bitartean txandakako zirkulazioa egongo da Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 8a, 11:30
Auto bat geldirik Zarautz eta Getaria arteko errepidean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du gaur itxiko dutela errepide zati bat, eta semaforo bidez erregulatuta egongo dela 08:00etatik 19:00etara, errepidean egiten ari diren lanen ondorioz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea konpontzeko lanekin jarraitzen du, eta jakinarazi duenez, gaur hasi eta ostiralera arte txandakako zirkulazioa egongo da bi herri horien arteko errepide zatian. Hala, noranzko bakarreko txandakako zirkulazioa izango du, eta semaforo bidez erregulatuko dute hori, 08:00etatik 19:00etara.